%6 gehiago egin behar

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2015ko urr. 2a, 11:24

Ia aberri guztien kezka da bere gizartearen jarduera ona den jakitea.

Neurri absoluturik ez dagoenez, aberrien arteko alderaketak egin ohi dira. Horrela, bada, alderaketa mota eta sailkapen ugari sortu izan da. Hala nola ekonomiaren alderaketa, hezkuntza sistemaren kalitatearen alderaketa edo osasungintzako kalitatearen alderaketa.

Enpresako hizkuntzan alderatze hori benchmarking deritzo.  Duela gutxi Suediako Gobernuak halako benchmarking deigarri berri bat burutu du. 

Kontua da Suediako Gobernuak Olinpiar Jokoetako ondorioak aztertu dituela 1894tik hona. 

Ahalegin horren helburua argibide zehatz bat ezagutzera ematea izan da:  hain zuzen ere, Olinpiar Jokoetako historian joko mota guztiak kontuan hartuta, zenbat hobea izan den urrezko dominaren irabazlea. Azterketaren ondorioa deigarria iruditu zait. 

Izan ere, urrezko dominaren irabazlea gainetiko kirolariak baino %6 hobea suertatu da. 

Ondorioz, Suediako Gobernuak bere gizarteari adierazi dion leloa nahiko erraza da ulertzeko: egunero-egunero gure lanean edo ikasketetan gainerakoak baino %6 gehiago eginez gero, lehenak izatera iritsi gintezke.

Benetan ezer gutxi da %6 hori.  Edonon eskura egon liteke, ahaleginduz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak