41. giza kapitalaren sailkapenean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2015ko mai. 26a, 08:44

Mundu mailako Ekonomia Foroak aditzera eman du munduko aberrien "giza kapitalaren" sailkapena.

Sailkapen horrek giza baliabideen jakintza maila, abilezia eta lanerako trebakuntza neurtzen omen ditu. Bada, Espainiako Estatua 41. agertzen da sailkapen horretan, Greziaren ostetik, hain zuzen ere.

Pentsatu izan dut mundu mailako ekonomia foroaren neurtzeko tresna ez dela guztiz zuzena, agian. 

Beraz, beste sailkapen batzuen bila abiatu naiz. Ondorioz, Deloitte etxean "lehiakortasun sailkapena" aurkitu dut; bertan 31. agertzen da Espainia. Azkenik, INSEADen "giza baliabideen berrikuntza" deritzon sailkapenean Espainia 27. agertzen da.

Jakina, pentsatu izan dut halako sailkapenetan Euskadi Espainiako Estatuarekin alderatuz zertxobait aurretik agertzen dela askotan.  

Baina, benetan horrela izango balitz ere, zenbat postu aurrerago sailkatuko litzateke Euskadi? Lau edo bost bat postu, beharbada?

Nola agertu gaitezke hain atzean sailkapen horietan guztietan? 

Izan ere, sailkapen horiek lanerako nahiz ikasterako prestutasuna neurtzen dute.  Euskaldunok gure burua saiatutzat eman izan dugu betidanik. 

Beraz, hona hemen nire galdera: ikasteko eta lanerako gure bertute horiek benetakoak dira ala amestutakoak? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak