Suedia eredu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Orobengoa Ortubai 2014ko urr. 7a, 00:00

Suediari buruz entzundako lehen perpausa duela 44 urte entzun nuen.  

Larunbata zen eta bizilagun bat etorria zen afaltzera geureenera. Halako baten, nire aitarekin izaten ari zen solasean, gure bizilagunak honakoa adierazi zuen: "On Jose Mariak dio Suedia izan litekeela Euskadirentzat eredu jatorra". Nire aitak honela erantzun zuen: "On Jose Mariak asko daki eta, segurutik, zuzen ibiliko da".

Handik urte gutxira Suediako lehen ministro Olof Palme Txikiri eta Otaegiri ezarritako heriotza zigorraren aurka agertu zen eta Francoren erregimenaren aurkako boikota eskatu zuen. Horrek guztiak Suediarekiko jakin-mina areagotu zuen nigan eta, geroztik, bertan gertatzen dena gertutik jarraitzen dut. 

Duela hiru aste hauteskunde orokorrak ospatu dira bertan. Jakin-mina asetze aldera, Wikipediara jo nuen Suediak gaur egun duen barne produktua begiratzeko. Geroztik buru makur nabil, Suediak bi aldiz aberatsago izaten jarraitzen du. Alegia, Suediako barne produktu gordina 57.948 dolarrekoa da biztanleko eta Euskadikoa, berriz, 24.444 dolarrekoa. Egia da 1970tik hona Suedia eta Euskadin arteko aldea txikitu egin dela, baina On Jose Mariak zioenez: "Suedia eredu jatorra izan liteke gure bizitzako alor askotarako". Besteak beste, honako hauetan: berrikuntza alorrean, ikerkuntzan, unibertsitate garapenean, kanpo hizkuntzen jakintza alorrean eta, agian, lana gogotsu egitean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak