goiena.eus

Gobernatzaileen erantzukizuna

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

2015eko uztailean hartu nuen Gipuzkoako Bide Azpiegituren arduradun izatearen erronka.

Ezustean, baina gogo handiz eta, batez ere, erantzukizunez gure gobernu programa betetzeari ekin nion. 

Lehenengo egitekoa Antzuola eta Bergara arteko gaitasun handiko errepidea bukatzeko diagnosia egitea izan zen. 5 kilometroko obra egiteko erabaki asko hartu behar izan nituen, baina lehena, zegoen proiektua errebisatu edo berria egitea. Argi nuen nire aurreko arduradunak amaitu gabe utzi zuen obrak azterketa sakonak eta proiektu idazketa berria eskatzen zituela, eta azterketa geologiko handiak egin eta proiektu sendoa egin genuen, eguna joan eta eguna etorri egiteko horretan indar guztiak jarriz. Bi urte bete ondoren, Antzuola-Bergara obra martxa onean da proiektu berriarekin. 

Aurreko legealdian egindako proiektuaren errebisioarekin jarraitu nezakeen, baina birplanteatu egin nuen zeharo, nire erantzukizuna obra ondo egitea eta bukatzea baita, eta ez aurrekoek erabakitako proiektuarekin jarraitzea. 

Gobernu lanetan gaudenok hori guztia neurtu eta erabakiak hartu behar ditugu, aitzakiarik jarri gabe.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Artikulu hau irakurrita nire iritzia eta galderak Ainhoari transmititzeko gogoa sentitu dut momentuan. Esandakoarekin ados egonik, zer egin ordea gobernatzialeeek erantzukizunik ezta erabakirik hartzen ez dutenean? Herritarrak guztiz indefentso geratzen gara interes jeneralaren izenan. Eta ezin ahaztu beraien arduragabekeri eta utzikeriak ondorioak dituztela herritarren eguneroko bizitza eta erlazioetan
Zergatik egiten dudan komentario hau? 17 urte pasatu dira Eibar Gasteiz autopistako obrak hasi zirenetik eta ia 10 urte autopista zabaldu zenetik.
Bide azpiegituretako hainbat arduradun pasatu dira urte guzti hauetan, partidu politiko desberdinetakoak eta denak erabakiak hartzeko ahalmenarekin. Hala ere Eskoriatzan oraindik orduko bukatugabeko obrak jarraitzen dute eta badirudi inork ez duela interesik ezta erabakiak hartzeko gogorik proiektu amaigabe honetan.
Urteetan zehar makina bat alegazio, proposamen eta idatzi bidali ditugu bai Diputaziora eta bai Bidegira.
Ofizialki bidali genuen azkena Bidegiko zuzendaritzara izan zen , 2015 eko azaroaren 11 an. Idatzia aurkeztu eta hirubilabetetara mezu bat jaso genuen gure idatziari zenbaki bat asignatzen ziona, 10704 erreferentzia ain zuzen, eta gaia aztertu ondoren idatzizko erantzun bat bidaliko zigutela esanez. Oraindik itxaroten gaude. 17 urte eta gero zeini eskatu ardurak eta erabakiak? Jakitea gustatuko litzaidake.
Gonbidatuta zaude Ainhoa , nahi duzunean, Eskoriatzan bukatu gabe dauden obrak bisitatzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa