Ekonomian konfiantza

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Gartzia 2016ko urr. 1a, 00:00

Langabezia da oraindik herritarrak gehien arduratzen dituen gaia, baina beste batzuk ere agertu dira, pentsioen etorkizuna esate baterako.

Gehiengoak uste du krisiaren sasoi okerrena pasa dela eta lehengo arazo larrienek bide ematen diete errekuperazioaren abiadurari, lanpostuen kalitateari edo pentsioen eta gizarte zerbitzuen iraunkortasunari. 

Baina kontsumoan eta gastuan oinarritutako ekonomia batean ondo letorke gure dirua kudeatzea 50-20-30 erregela kontuan izanda, gure etorkizun ekonomikoa baretzeko. Hauxe dio erregela horrek: 

Irabazten duzun soldataren %50a oinarrizko gastuetarako izango da. Hemen sartzen dira: mailegua, fakturak eta erosketa gastuak, esaterako. Bai ala bai egin beharreko gastuak dira. Ezer sobratuz gero, gehitu hurrengo portzentajeari.

Aurrezkietan sartu %20a. Etorkizunean izan ditzakezun gastuei aurre egiteko lagunduko dizu diru honek, etxeko obrek edo familiako aldaketek ekarritakoak, adibidez.

Gelditzen den %30a gastu pertsonaletarako utzi. Adibidez, arropa erosten, bidaiatzen edo aisialdian gastatzeko. Ezer sobratzen bazaizu, gehitu aurrezkietan sartu behar duzun %20ko zakuari.

Ekin ba horri. 

Ondo pasa herriko jaiak eta zaindu gastua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak