Ez da berdina...

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Negeruela Izagirre 2015ko abe. 11a, 16:32

Ez da berdina euskaldun berriei diegun miresmena eta espainol-berriei digutena.

Ez da berdina, goizaldera, etxera bidean mutil bat gure aurretik joatea edo gure atzetik etortzea.

Ez da berdina biolentzia matxistak eraildako emakumeen kopuru totala gordin  ematea, edo urtea hasi orduko, amorrua baretze aldera, kopurua berriz 0-tik hastea.

Ez da berdina Jainkoa maite dutenez ostia kontsakratuekin pederastia hitza idatzi izanak batzuei sortu dien nazka eta mina (horrela adierazi zuten) eta pederastiak  haurrei, beraien senideei eta ingurukoei sortzen diguna.

Ez da berdina Iruñeko erakusketa horrek Jainkoari sortu dion trauma eta haur horiei guztiei pederastiak sortu, eta sortzen, diena.

Ez da berdina Parisko atentatuan hil den izen eta abizen eta amets eta lagun eta ikasketadun biktima izatea, edo Sirian hildakoa izatea.

Ez da berdina biolentzia, egilearen arabera, terrorismoa denean edo giza eskubideen defentsa denean.

Ez da berdina hipster bizardun batek Siriarako txartela erostea, edo txartel berdina jatorri siriarreko gazte belgikarrak erostea.

Ez da berdina, baina onartu egiten dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak