Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Adrian Merino 2014ko eka. 16a, 00:00
Honen bidez, gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu Aretxabaleta kirolez busti gura izan duten talde eta elkarteei.

UDA elkarteak egin zizuen gonbidapena, hitzetik hortzera hartu eta denon artean Aretxabaletako kirolari eman diogun bultzada ez da nolanahikoa izan. 

Herriko hainbat txokotan kirol desberdinak ikusteko eta probatzeko aukera egongo da, musika eta bertsoak ere ez dira faltako eta Aretxarteko tabernek beraien kirol-pintxoez eta kirol inprobisatuez indarberrituko gaituzte.

Eskerrik asko zuri, zure elkartea ordezkatuz ostegunetan zure elkartearen izenean zuen aletxoa jartzera etorri zaren horri. Horrelako laguntzek berrindartu egiten gaituzte aurrera begira lanean jarraitzeko eta aurrerantzean ere bidelagun izango garela espero dugu. Ea asteburuan Aretxabaleta kirolez bustitzen dugun! Mila esker!

----------

Adrian Merino 

(UDAko lehendakaria)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak