Iruña-Veleiako grafitoak ikustea eskatu diote hiru elkartek Arabako Foru Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia
Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorriko kideek gaur egin dute, laugarren aldiz, grafitoak ikusteko eskaera Arabako Foru Aldundiko gobernu berriari – Lurmenek grafitoak Arabako Foru Aldundiari eman zizkionetik Aldundiaren faltsukeriaren aldekoek ikusi ahal izan dituzte grafitoak baina beste inork … Jarraitu irakurtzen

Rikardo Arregi sari nagusia eta Jon Salaberri

Erabiltzailearen aurpegia
  Atzo kriskitinak baino pozixago itzuli ginen Andoaindik, bertan Julen Iriondo kazetari oñatiarrak sari nagusia irabazi baitzuen Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan, “Jon Salaberri” izeneko dokumentalagatik, Goiena Telebistak aurten egindakoa. Mondragoetik talde polita joan ginen, Goienak gonbidatuta, tartean Domi Korta eta … Jarraitu irakurtzen

Gaur, ekainak 22, Alicia Satuéren hitzaldia Ondarroan

Erabiltzailearen aurpegia
Astelehenean, ekainaren 22an, Ondarroan, 18:30etan (Beikozini, Iparragirre kalea, 10) Zientziaren Giltzak Elkarteak “Iruña-Veleia: zenbait argibide, hainbat zalantza” izenburua duen hitzaldia antolatu du. HITZALDIAREN LABURPENA: Hitzaldia Arabako Iruña-Veleia aztarnategian agertutako latinezko grafitoen hizkuntzari buruzkoa izango da: bertan III. mendean erabiltzen zen … Jarraitu irakurtzen

“Euskadi euskararen aurka?” Gontzal Fontanedaren artikulua Alean

Erabiltzailearen aurpegia
Duela pare bat hilabete Argia-ko edizio digitalean agertu zen, eta orain Araban argitaratzen den Alea astekari berrian irakur daiteke. Ikusten dugunez, gero eta ahots gehiago entzuten da bidegabekeriaren aurka.

Zezenketak eta “tradizio jatorrak”

Erabiltzailearen aurpegia
Aurtengo Aste Nagusian zezenketak itzuliko direla-eta, gauza dezente entzuten ari naiz halako neurria justifikatzeko, baina batek eman dit atentzioa, “zezenak oso tradizio euskaldunak direla, XIII-XIV. mendeetan egiten zirelako”, batek esan zuen moduan Euskadi Irratian. Erdi Aroko tradizio jatorrak bezain badaezpadakoak … Jarraitu irakurtzen

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Erabiltzailearen aurpegia
Liburuaren azalak ez du zantzurik ematen, baina nobela hau, Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde idazlearen azkena, da bi boxeolari euskaldunen gainekoa, biak XX. mendean bizi izandakoak eta nazioartean arrakasta dezente izandakoak pisu astunetan: Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga, Errezilgoa … Jarraitu irakurtzen

Giro onean egin zen Gasteizko bilera

Erabiltzailearen aurpegia
Multzo polita bildu ginen Gasteizen joan den larunbatean, eta  informazioa partekatu, egoera aztertu eta aurrera begira zer egin eztabaidatu genuen. Oso onuragarria izan zen. Ondoren agerraldia egin genuen Diputazioaren aurrean.

Patxi Zabaletaren artikulua Garan

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren hasieran “No destruir los grafitos de Iruña-Veleia” argitaratu zuen Patxi Zabaletak Noticias de Gipuzkoa-n eta Naiz-en. Orain artikuluaren bertsio laburragoa atera du gaurko Gara-n. Sarrera hau egiten dio egunkariak: “El autor sostiene que el debate sobre la autenticidad de … Jarraitu irakurtzen

Zenbat urte dauzkat?

Erabiltzailearen aurpegia
Orain astebete Microsoft enpresak erreminta bat atera zuen, How-Old.net, eta hautsak harrotzen ari da sare sozialetan, egitekoa baitu jendearen adina asmatzea, bakoitzari dagokion argazki batean oinarrituta. Erreminta berria da eta, seguruenik horregatik, emaitzak ez dira oso fidagarriak. Ikusi bestela. Hemen … Jarraitu irakurtzen

Hermann Zapf tipografo handia

Erabiltzailearen aurpegia
Ekainaren 4an Hermann Zapf hil zen (esaten omen da “tsáff”), tipografo alemaniarra. XX. mendeko tipografo mitikoetako bat. Bereak dira letratipo hauek: Palatino, Optima, Melior, Aldus, Zapfino eta Zapf Dingbats ikusgarriak (Dingbats direlakoak ez dira testua. Dingbat esaten zaio tipografian erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Boto mugikorra

Erabiltzailearen aurpegia
Argia, 2015.06.14 Aspalditxotik nabil aldarrikatzen boto mugikorra. Alegia, oso sanoa dela botoa alderdiz aldatzea, aldiro sarituz edo zigortuz haien jarduna. Sinetsita nago zenbat eta siglen morrontzatik askeago izan hautesleak, orduan dela gizartea bere etorkizunaren jabeago. Eta azken hauteskundeotan botoa dezente … Jarraitu irakurtzen

Iruña-Veleia, Bilera irekia ekainaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Non: Aldabe Gizartetxea, Gasteiz (Eulogio Serdan K.) Noiz: ekainak 13, larunbata, 10:00 Gaia: auziaren egoeraz informazioa, analisia eta eztabaida. Orain arte egin diren ekintzak eta egin daitezkeenak. Oso litekeena da laster izatea Eliseo Gilen aurkako epaiketa eta mugitu beharra daukagu. … Jarraitu irakurtzen

Goiena zikindu guran

Erabiltzailearen aurpegia
Berandu eta erabat berotuta iritsi naiz gaur ospitaletik, eta etxeratzerakoan hasperen luzea egin dut, patxada nahi nuen-eta. Gutxi iraun du, ordea, harriduraz ikusi dut-eta Twitterren baten batek Goiena Komunikazio Taldearen eraikinean egin dituen pintadak, Goienari EAJren morroi izatea leporatuta. Berehala … Jarraitu irakurtzen

Iazko hezurrak

Erabiltzailearen aurpegia
Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Chaplin gogoan

Erabiltzailearen aurpegia
Aspaldi nuen ikusi barik Charlie Chaplin aktore eta zuzendari ingelesaren pelikularik. Aurrekoan, berriz, goiko labur honekin egin nuen topo, Boxing, eta barre egin nuen gogotik, batez ere Chaplin boxeatzen ikusterakoan. Egun batzuk geroago, Bilbon nintzela, Chaplin ikusi nuen liburu-denda batean, … Jarraitu irakurtzen

“El extraño caso de Iruña-Veleia: la destrucción del patrimonio vasco”, Antonio Arnaiz Villenaren artikulua La Tribuna del País Vasco-n

Erabiltzailearen aurpegia
Antonio Arnaiz Villena ikerlari madrildarrak El extraño caso de Iruña-Veleia: la destrucción del patrimonio vasco izenburua duen artikulua argitaratu du La Tribuna del País Vasco agerkari digitalean. Gertakizunen laburpena egiteaz gain, Edward Harris arkeologoak Madrilen emandako hitzaldia dakar gogora, non … Jarraitu irakurtzen

Bookerly, Amazonen letratipo berria

Erabiltzailearen aurpegia
Amazonek letratipo berri bat sortu du hutsetik bere Kindle irakurgailu eta aplikazioetarako: Bookerly, eta, berandu baino lehen, berau izango da berezko letratipoa aparailu horietan guztietan. Oraingoz, AEBetan erabil daiteke letratipo berria, iOS sisteman dabiltzan Kindle aplikazioetan. Probatu dut nire iPadean, … Jarraitu irakurtzen

Zer gertatu da Arrasaten?

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo iluntzean hainbat ezusteko izan ziren Euskal Herrian, udal eta foru hauteskundeen harira, eta horietako bat Mondragoen gertatu zen, ezker abertzalearen gotorlekua orain arte. Aspaldiko partez, herritarrek horrela erabakita, eta kanpotik etorritako inongo debeku edo traba administratibo barik, EH Bilduk … Jarraitu irakurtzen

Sorpresa eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia
2015.05.25 Hauteskunde gauak konfirmatu ditu hainbat aldaketa garrantzitsu, Nafarroakoa oso berandu arte izan ez bada ere.  Podemos-Ahal dugu sartu da euskal erakundeetan kopuru txukunetan, Espainiako batez bestekoaren oso azpitik, baina eragiteko moduan alderdi ugariko ingurunean. Ez ordea Ciudadanos, eta berdin … Jarraitu irakurtzen

Nafarroa arragoa

Erabiltzailearen aurpegia
2015.05.22 Xabier Leteri ikasi genion hitz berria: arragoa. Gaztelaniazko ‘crisol’ ordainak ez zigun asko lagundu esanguraz jabetzen. Baina kantuaren letrak azaltzen zuen Nafarroa zela osagai ezberdinen topagune: zuhur eta eroa, mahats eta gari, maitasun eta gorroto, gezur eta egia… Berrogei … Jarraitu irakurtzen