Gipuzkoako Kirol Eskolako 2014ko Karate Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aloña Mendi Kirol Elkartea 2014ko mar. 24a, 20:00
Gipuzkoako Kirol Eskolako 2014ko Karate Txapelketa eta OÑATIKO XIX SHOTOKAN TXAPELKETA Igande honetan (2014/03/23 ) goizeko 09:30-etan Gipuzkoako Kirol Eskolako 2014ko Karate Txapelketa ospatu zen Azkoitiko Zubiaurre Polikiroldegian. Bertan Aloña Mendiko karatekak egon ziren eta emaitzak honak lortu zuten. Guztira 4 dominak ekarri zituzten. Emaitzak hauek izan ziren: -IMANOL ASTUDILLO Lehendabizi Kumite Infantil Mutilak ( -40 kg) -MIKEL UNZURRUNZAGA Hirugarren Kumite Infantil Mutilak (-40 kg) -KARMELE EGAÑA Hirugarren Kumite Infantil Neskak (+ 50 kg) -JOAKIM EGAÑA Hirugarren Kumite Infantil Mutilak (+ 60 kg) Argazkian ikusi daiteke Txapelketa hontara joan ziren karatekak. Komentatu baita ere larunbat honetan (2014/03/29 ) arratsaldeko 16:00etan OÑATIKO XIX SHOTOKAN TXAPELKETA ospatuko dela Oñatiko Zubikoa Polikiroldegian. Bertan Bergarako, Elgeta eta Oñatiko Prebenjamín , Benjamín, Alevín eta Infantileko karatekak hartuko dute parte. Gutxigorabehera 100 bat karatekak egongo dira SHOTOKAN KATAk egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak