Gero arte!

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Jauregi 2017ko api. 7a, 09:00

Ikusi izan dittugu maguak hitz magiko batzuk bota ostian ezerezetik untxixak, larrosak edo txanponak etaratzen. Geuk be oin dala urte batzuk arte uste giñun Zurrategiko estatuak egindako truko batek jartzen zittuala uztail erdialdian bi txosna eta eszenarixua bere inguruan. Baiña konturatu gara gune hori sortzen daben esaldi magiko bakarra "borondatezko lana" dala.

Baiña, azken fiñian, ez al gara mago geu be? Martxotik uztaillera prestakuntzan jarduten dugu: billerak, kontzertuak, edarixak, kartelak, boletuak, kalkuluak, montajia, musikia... eta uztailleko hirugarren asteko ostegunian emanaldixa hasten da.

Aurreko bi astiak existitzen diran meteorologo danak aztertzen pasau ostian, lau egunez tekniko, elektrizista, zerbitzari, diruzain... bihurtzen gara. 

Inprobisaziño hau bistaratzen dan arren, magiak bezela, ikusten ez danetik askoz gehixau dauka ikusten danetik baiño.

Hala eta be, siñisten dugu bihar dala gune euskaldun, feminista, ez arrazista… bat jaixak beste modu batera ospatu eta disfrutau nahi dittuanarentzat.

Horregatik, billerafobia epidemia bihurtu dan garai honetan, hau gainditzen hasteko bi proposamen: 

1. Gaur, ostirala, 18:00etan, Olaranen.

2. Apirillaren 28xan, ostirala, 18:30ian, Olaranen.

 Danok daukagu zeozer emuteko, hurrengo urtietan be euki daigun Zurrategi erritmo berian dantzan ikusteko aukeria!

----------

Mariñe Etxaniz, Alazne Jauregi, Xabier Iparragirre eta Garazi Kortabarria 

Antzuolako Txosna Batzordea

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak