Mugatuak gara

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Guridi 2014ko ots. 27a, 00:00
Bizitzak, nahitaez, mugatuak izatearen esperientzia egitera eramango gaitu. Gaixoaldia dela, porrota, maitatu ezina…

Adierazgarri sakonena, noski, heriotza izango da..

Errealitate honi buruz gure kulturatik jasotzen dugun mezua garbia da: mugak kaltegarriak direla eta, beraz, isildu, ukatu eta ezabatu beharrekoak. Horretarako bide ezberdinak erabiltzen ditugula uste dut. Estimulu ugari piztu eta hauen babesean galderak itzaltzea da bat; razionalizazioa izan daiteke beste ihesbide bat; mugen kontra aktiboki borroka egitea ere oso gurea da…

Zergatik ez, ordea, gai honi beste ikuspuntu bat jarri. Isildu beharrean, aurrez aurre begiratu; ukatu beharrean, onartu; ezabatu beharrean, muga zeharkatu, ahuldadea biziz eta honen bitartez pertsona bezala haziz. Modu berrian egindako borroka izango litzateke. Itsasoko olatu zakarren aurrean bezala, gainetik pasatu nahi izan ordez, hobe gure gorputz osoa uretan murgiltzea, zurrunbiloek askatu eta irtenbidea eskaintzen zaidan arte. Hau idaztean, Etty Hillesum datorkit gogora. 1943an Auschwitz–en eraila izan zen. Beraren idatzietan giza testigantza berezia aurki dezakegu (Diario de Etty Hillesum – Ed. Anthropos). Hunkigarriak gertatzen zaizkit benetan, ahuldadearen muinetik atera zituen ondorioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak