Gora Antzuolako jaixak!

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Jauregi 2014ko abu. 14a, 00:00

Ointxe jaixak bukatu dittugula-eta (sanfermiñetan bezela), datorren urtekuak preparatzen hasi biharko gara. 

Egixa esan, beti izen dia berezixak Antzuolako jaixak, eta aurtenguak be holaxe izan dia. Eta badakizue zer? Bai jaixak aurrera etaratzeko, bai ekintzak antolau eta egitteko, bai hau eta bai bestia egitteko gutxi batzuk jardun dabela jo eta fuego lan eta lan. Hori da meritua!

Eguneko zortzi lanorduak 24 bihurtzen jakue. Zenbat ardura, zenbat burukomin, zenbat gau lorik egin barik, egitteko daren gauzei bueltak emuten, azken momentuko ezustiei konponbidia topatzen. 

Herrittarrok beti kejau izen gara (neuregandik hasitta): "Hau hobeto zan beste modu batera egittia, hau ez jakula gustau, bestia ez dakit zer...".

Hobe giñuke beste batzuk borondate eta ilusiño guztiakin egin dabena eskertzia, erei esker egitten baitia herriko jaixak. Eta bide batez be, aber danok hurrengo urtietan pixkatxo bat gehixau inplikatzen garen (neu lehena) jaixak, urtero bezela, onak, alai eta aberatsak izan deixen, hobeto esanda: sekula baiño jai hobiak izan deixen. Beraz (peloteo pixkat egittia ez jaku bape geizki etorriko-eta), milla esker: Jone, Valen, brigada, alkate, kontzejal, gaztetxe, langille, ez langille eta parte-hartzaille guztioi!

Gora Antzuola eta antzuolarrak! Gora!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak