Petroglifoak, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean

2014/06/15 09:00

Ekainaren 15ean Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Asdiskideak 2014ko hirugarren mendi irteera antolatu dute. Pinpil (1279 m) izeneko mendi tontorra eta neolitiko garaiko petroglifoak ezagutzeko aukera izango da igandeko txango honetan. Petroglifoak harrien zein harkaitzetan zizelkaturik dauden irudi sinbolikoak dira. Adituen arabera neolotiko garaiko komunikazioa tresnak dira, idazkeraren aurrekari gertuenak. Irteera honetan Astozuloko petroglifoa ezagutuko da.