"Follonero'-a Arrasaten"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Izagirre 2011ko aza. 2a, 01:00

Duela gutxi LaSexta telebista katekoak Arrasaten egon dira.

Follonero deritzon showman-a etorri da bere saiorako pasarte batzuk grabatzera. Onartu beharra daukat normalean ez dudala saio hori ikusten, ez dut atsegin; sekula ez dut gustuko izan gizon hori, ez dit barrerik eragiten. Oraingoan, baina, Arrasaten egon zenez, ikusi egin dut.

Gustatu zait Pello Urizar, oso komunikatzaile ona dela uste dut, gustura entzun ditut berak esandakoak. Bilduko bi zinegotzirekin ere topo egin du Folloneroa-k baina ez du erantzunik jaso.

Nik ere ez nuke erantzungo, oharkabeko galdera horiei erantzutea ez delako erraza izaten eta emandako erantzunak sarritan ez direlako testuinguru egokian kokatzen.

Aritz Arrieta egon da denbora gehien Follonero-arekin. Bere ibilbide politikoaren hasiera PSEn kokatu du, honek harritu egin nau, UA alderdiko kide ere izan zelako. Ahaztu egin al zaizkio Unidad Alavesan egindako urteak? Egun existitzen ez den eskuineko alderdi hartan Arabako zerrendako hirugarrena izan zen 2005eko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.  

Orokorrean oso txarra iruditu zait erreportajea: ezer berririk ez. Arrasaten egon zirela entzun nuenean onartu beharra daukat ikusteko gogoa ere piztu zitzaidala, baina, ikusitakoak ikusita, ez dut uste berriro ikusiko dudanik saio hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak