Antzerki aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Izagirre 2011ko urt. 5a, 01:00

Azken asteotan Debagoienean sortutako bi emanaldi ikusi ahal izan ditugu Amaia antzokian.

Alde batetik Olentzero & Co. musikalaz gozatzeko aukera izan genuen eta bestalde, Doke antzerki taldeak Iragana iragan antzezlana taularatu zuen.

Argi dago baliabide aldetik sekulako aldea egon dela batzuen eta besteen artean; Olentzeroko konpainiakoek baliabide tekniko ugari, jantziak, argiak, musika, aktore kopurua… Dokeko antzezlana, ordea, xumea bezain beroa eta gertukoa. Antzezlan biek txundituta utzi naute. Gozatzeko emanaldiak izan dira biak.

Poztekoa da gurea bezalako bailara batean horrelako bi estreinaldi izatea bi astetako epean. Dokeko lagunek azken urteotan ohitu gaituzte lan ezberdinak aldiro plazaratzen eta, Olentzeroren arrakasta ikusita apustu egingo nuke datorren urtean ere izango dugula jarraipena. Beraz, zorionak, animo zuen lanarekin eta bejon dagizuela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak