Debagoieneko kirol txartelarekin zer?

Erabiltzailearen aurpegia Aizpea Uribe Balantzategi 2016ko abe. 16a, 07:38

Orain dela urtebete, Debagoieneko Kirol Txartela desagertu zen, udalen artean desadostasunak egon zirelako.

Zeintzuk galdu dugu horrekin? 

Herri txikietan bizi garenok edo beste herri batean lan egiten duten pertsonek. 

Zergatik? 

Beste herri batean erroldatuta egoteak igerilekuko harpidetzak garestitu egiten dituelako. 

Adibidez, Bergaran erroldatu gabeko familia batentzat, harpidetza osoa  –bi nagusi eta bi umerekin (3-13 urte)– 731,74 euro irteten da urtean –bainuetxe gabe 595,16 euro–. 

Ni, lehen, Bergaran bizi nintzen, eta kirol instalazioek urteetan izan duten bilakaera ikusi dut bertan, gutxienez 15 urtetan harpidedun izanda. 

Badakit igerileku batek gastu asko dituela, baina Bergarako Udalak Agorrosinen gastuen  gainean erakutsitako informazioa ez zen oso ondo zehaztu. Hau da, kirol arlo osoa hartu zuten  Agorrosinen galeren berri emateko; bertan, kirol elkarteei emandako diru laguntzak, Labegaraietako instalazioen gastuak, eta abar zeuden. 

Gainera, udal batek ematen dituen zerbitzuak erabiltzaileek ordaindu behar dituztela eta gastu horiek herritar guztiek ez dituztela zertan ordaindu esatea demagogia da. 

Udal batek eskaintzen dituen zerbitzu guztiek gastuak dakartzate eta ez dira erabiltzaileen gain  gastu horiek sartzen; adibidez, Zabalotegiko pelikulen gastu guztiak bertaratzen diren ikusleek ordaintzen dituzte? 

Bergarako Udalari  eskatzen diot Debagoieneko txartela berriro ateratzen laguntzea, bailaran erroldatuta edota Bergaran lanean gaudenoi, Bergaran erroldatu moduan ordaindu ahal izatea harpidetza, kirola egitea instituzio guztiek adierazten duten bezala, derrigorrezko, beharrezko eta oinarri den garai hauetan.

----------

Aizpea Uribe Balantzategi

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak