goiena.eus

Hamar minutuko solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Hamar minutu, horixe da etxetik kotxean abiatu eta Lanbideko bulegora heltzeko behar duen denbora, minuturen bat gora edo behera; baina berak ez dauka kotxerik.

Oinez ere joan daiteke, langabezian egonda, denbora nahikoa dauka horretarako, baina ibiltzeko kemenik ez. Autobusean joatea da beste aukera bat, etxetik hurbil dauka geltokia eta Lanbideko bulegoaren ondoan geratzen da autobusa. Baina ez, berak kotxean joan nahi du, edo furgonetan, edo kamioian. Beste norbaitek eramatea nahi du.

Horretarako jartzen da bide bazterrean autostop egiten. Gutxi dira orain autostop egiten dutenak, gidariak ez daude geratzera ohituta, eta asko kostatzen zaie geratu eta bide bazterrekoa hartzea. Hori badaki, baino ez zaio inporta. Batzuetan denbora asko egon behar izaten du norbait geratzen zaion arte, baina zerbait baldin badauka denbora da. Berak ez dauka ordu jakin baterako heldu beharrik, eta ezta presarik ere ailegatzeko, gidaria motel ibiltzen bada nahiago. Berari bidaia motz hori inporta zaio, hamar minutuko solasaldi bat izatea, egunean zehar beste norbaitekin hitz egingo duen une bakarretakoa izango delako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa