Igande eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Ugalde 2014ko uzt. 8a, 12:00

Igande eguerdia da eta burua altxatu ezinik nago.

Bakarren batek pentsatzen badu bezperako parrandaren ondorioa dela, ez dabil oso oker. Ez dakit atzokoari parranda deituko diodan, baina hurbiltzen da. Auzoko jaiak izanik, lagun artean poteoa aurrena, gauza beretsua egiten zuten beste askoren ondoan, horien artean hain gurea den poteoan lehen urratsak naturaltasunez ematen zituzten gure gaztetxoak. Bertsolariak ere bai jaietan, txanda librean kantuan; bezperako parranda eta egun horretako bixamona gehien aipatu zuten gaia. Gogoan hartu nuen, baina jada erdi ahaztu zaidan bertsoaren oinak berriz: egurra, muturra, lurra eta atxurra. Poteoaren eta bertsolarien ondoren afaria, mahai bueltan jan-edan onak konpainia ederrean; ondoren, taberna batetik bestera giro bikainean, trago bat taberna batean eta beste bat hurrengoan.

Eta halako batean, aldapa gora tropelari jarraitu ezin dion txirrindularia bezala, etxera, tabernatik tabernarako martxa jarraitu ezinda, etxeratzeko baino kalean geratzeko gogo gehiagorekin.Etxera bidean, gauak babestuta, nire kontraesanetan arakatzen, gustora egon eta etxera noa, edan beharra dago festan jarraitzeko? Eta beste hainbat. Goizean pentsamendu horien arrasto lanbrotsua eta egonezina. Ez nuen ba parranda handirik egin, baina hau buruko mina! Eta zutabe hau astelehenean argitaratzeko prest izan behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak