Azkenengoan ere elkarren alboan

Erabiltzailearen aurpegia Ain_1 2015ko ots. 7a, 17:17
Ain_1 taldearen azken kontzertua.

Azkeneko akordeak beti dira gaziak, baina alboan izan zaituztegun jarraitzaile eta lagunoi esker, gur agur kontzertuak ere zapore gozoa izan zuen. Eskoriatzako Zaldibar antzokia jendez bete zenuten, eta zuek bezala, guk ere hunkituta bukatu genuen emanaldi berezi hau

Urte hauetan zuokin bizipen eta abesti asko konpartitu ditugu. Lehen kontzertuetatik sumatu genuen elkarren arteko erlazio berezia, eta ukitu berezi horrekin amaitu gura izan dugu. Gure kontzertua baino, guztion kontzertua izan zen egubakoitzekoa, eta horrela jakinarazi zeniguten bertan irakurri genituen hainbat mezutan.

Agurra ezin zen borobilagoa izan. Antzokia bete egin genuen eta konfiantzazko giro batean Badoa, badirau diskoko abestiak kantatzeaz gain, Musika kaxako hainbat ere ekarri genituen gogora.

Akaso esaldi tipiko eta topikoegia izango da , baina gure lagun eta jarraitzaileak izan zarete Ain_1en arima eta helmuga. Eskerrik asko gure alboan egon eta musikan bidelagun izan zareten guztioi.

Taldeak agur esan duen arren, gure arteko erlazioa ez da eten, elkarrekin bizitakoak gurekin eroago baititugu beti. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak