goiena.eus

Badoa… baina badirau

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Badira hilabete batzuk, berriz ere oholtzara igo eta bertatik agurtu zintuztegunetik. Agurtu, geroago, berriz ere, agur esateko. Entzuleei, ikusleei, lagunei, gertukoenei eta denborarekin gerturatu direnei eskerrak, hasieretako gure keinu lotsatiak, ausardiaz betetako hitz potolo bihurtu ditugu. Hitz horiek musikaren eltzean nahastu eta sorginen leize bat baino gehiagotan abestu izan dugu, lizun, eta biluts gorri

Gure edabea izan den mandragorak irribarre gaiztoren bat sorrarazi badizue, malko edo algararik sortu badizuegu, hori zen gure asmoa. 

Ahaleginak egin ditugu txanogorritxo izateari utzi eta kaputxa gorriak jantziko dituzten emakumeei keinu egiteko. Baita gure amandreak omendu, edo bizirauteko gure motxilei pisua kentzeko ere. Horretarako bultzadatxorik noizbait eman badugu, edo lortu ez badugu ere, hala zen gure asmoa.

Beraz, gure eskerrik beroenak zuoi, guztioi eskaini, eta malko zein algara artean agurtuko gara gu ere, elkarri eman eta jasotakoak badirauelako, iraungo duelako. Eta maitasun honek iraun artien, ilargi gorrixen alde ezkutuen elkar topatuko dugu

Badoa… baina badirauen esperoan… eskerrik asko, eta gero arte!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa