"Utzi Euskal Herria bakean!"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Lizarralde 2013ko aza. 16a, 01:00

Orain astebete eskas Ernaiko, Sortuko eta LABeko kideek...

... agerraldia eskaini zuten jasaten ari diren jazarpen eta espioitza politikoa salatzeko. Ernaiko kideek euren egoitza baten aurrean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi zituzten. Jazarpen horren beste adibide bat aurreko astean Iosu Lizarraldek, Kontseilu Nazionaleko kide oñatiarrak, jasan behar izan zuen. Astearte gauean Arrasatetik Oñatirako bidean guardia zibilek geratu eta mehatxu eta irain artean ia ordubete eduki zuten. Honen aurrean, Oñatiko Sortutik zera adierazi nahi dugu: 

-Orain bi urte abiatutako garai berriaren ondotik, batzuek normalizazio politikoa lortu dela dioten arren, ekintza hauek erakusten digute oraindik asko dugula lortzeko. 

-Euskal gizartearen gehiengoak apustu argia egiten du eszenario demokratikoa eraikitzeko. Oñatiko Sortuk ere bat egiten du gehiengoaren nahi honekin eta bere esku dagoen guztia egingo du momentu oro prozesuaren aldeko bere konpromisoa bururaino eramateko. 

-Estatuak martxan darabilen estrategia errepresiboa gu kikiltzeko bada, jai dute. Lanean jarraitzeko konpromiso irmoa baitaukagu gure helburuak lortze bidean.

-Euskal Herriaren desmilitarizazioaren bidean eta gure herrian gehiengoak bat egiten duen mezu argi zein ozena zabaldu nahi dugu: utzi Euskal Herria bakean, fan hemendik!

-Azkenik, gure babesik beroena eskaini nahi diogu Oñatiko Sortuko kide den Iosuri.

Jazarpen estrategia hau bide onean goazen seinale delakoan, ez ditugu hartutako bide eta konpromisoak alde batera utziko.

--------------------

Aitor Lizarralde

(Oñatiko Sortuko Kontseiluaren izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak