Kazetaritza kritikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko mai. 22a, 00:00
Kazetarien funtzio nagusia da iritzi publikoa zorrotz eta gardentasunez informatzea interes publikokoak izan daitezkeen gertakarien inguruan.

Leongo Diputazioko lehendakaria hil dute tiroz astean, eta gertakari latz honen harira ezagutu dugu bere curriculum politikoa: karguak hamabi, soldata izugarriak, boterearen erabilera gehiegizkoa, bidaia pribatuak eta estetika operazioak diru publikoarekin… 30 urtetan horrela jardun eta ez sistema politikoak, ez juridikoak ez dute ahalbiderik eta nahirik izan horiek azaleratu eta zigortzeko. Kazetaritza kritikoa ere mehatxatu egiten omen zuen, jakin baitzekien hauek zirela min gehien egiteko aukera zeukatenak, informatuz. 

Boterean daudenei ez zaie egia interesatzen, baina egiak soilik ekidin edo auto-arautu ditzake hainbat jarduera larri. Jokabideok agerian gardentasunez jarriko balitu kazetaritza kritiko, zorrotz eta morrontzarik gabeak, agian, ekidin ahal izango lirateke horrelako jokabide zigorgarriak. Herritar xumea kontrolpean izateko legeak eta medioen kontrolak ezartzen dituen hainbat politikarik, botere gehiegikeria baliatuz lapurreta eta iruzur egiten dio herriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak