Erlatibismoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko mar. 26a, 00:00
Posizio erlatiboa da, auzi edo gertakari baten aurrean, posizio puru edo erradikal bat hartu beharrean esatea, "bai, baina…", "hori bai, baina beste hori ere", "alde batetik eta bestetik"…

Erlatibismoa ongi ikusia dago gure gizartean eta badirudi posizio politiko zuzena dela. Ez bati eta ez besteari, ez batean eta ez bestean… Ez bustitzea da politikoki zuzena gure gizartean (enpresetan, politikan, auzi sozialetan…). Ekidistantzia. Zenbat aldiz entzun izan ote dugun: "gauzak ez dira beltzak edo zuriak", "lasai hartu". Nik aldiz nahiago ditut erlatibismotik ihes egiten duten pertsonak; posizio argia adierazten dutenak. Niri iritzia argi ematen dutenek segurtasuna ematen didate; nire iritzikoak izan edo ez. Bustitzen ez dena, sarritan, ari da babesten, ihes egiten; eta zalantzarik ez, hori erosoa da oso. Badira posizio argia eta jokabide eta asaldura maila oso tinkoa eskatzen duten gertakari larriak.

Horrelakoetan ez du balio erlatibismoak eta egoerok eskatzen dute iritzia eta jokabide tinkoa. Erlatibismoa, zinismoa eta fribolitatea, askotan eskutik doaz eta epe motzean egoera erosoan kokatzen gaituzten arren, antzuak izan ohi dira gehienetan. Dena likidoa den sasoian, solidoa da behar duguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak