Iraunkeria

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko ots. 27a, 00:00
Euskaraz –tasun eta -eriek amaierek, zentzu oso desberdina ematen diote berbei. Harrotasun-harrokeria; handitasun-handikeria; berdintasun-berdinkeria; iraunkortasun-iraunkeria.

Erabakiak hartzea beti da zaila, zeresanik ez, gure bizitzan ardatz diren arloetan hartu beharra egokitzen zaigunean, lanez aldatzea, bizilekuz aldatzea, bikote harremana haustea … Ez dira erabaki errazak. Horrelakotan, arazoari ihes egiteko tentazioa izaten dugu eta ez-ikusiarena egiten dugu, erosoagoa delako, epe motzean behintzat. Erakunde edo enpresetan ere gertatzen da, hainbat erabaki gogor hartzea ekiditen dugu –aldaketa esanguratsuak egitea- ausardia eskatzen dutelako eta erabaki horiek ez hartzeko izaten dugun aitzakia izaten da, hobe dela gauzak daudenetan lagatzea, bake edo armonia faltsuaren izenean.  Gauza bera bizitza pertsonalean ere, iraun arazten ditugu egoerak; erosoak direlako, babesten gaituztelako eta erabakia hartu ostean zer gertatuko den  ez  jakiteak, ziurtasun eza sortzen duelako. 

Erabaki zailak, aldaketa sakonak dakartzate  askotan. Baina, erabaki horiek ez hartzea ere erabakitzea da. Erabakitzeak eraldatzen gaituen neurri berean, eraldatzen gaitu ez erabakitzeak ere. Eta, arazoaren aterabidea atzeratzen besterik ez gabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak