Sinzerizidioa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larrañaga 2014ko urt. 29a, 00:00
Psikologoek sinzerizidio izenaz bataiatu dute...

... zintzo(egi)a izateak sortzen duen eragin negatiboa harremanetan. Norbaiti egia esateak eragin lezake urruntasuna eta harremanaren desegitea. Haurtzaroan izaten dugu gure zintzotasunerako bulkada garatuen eta bizitzan aurrera goazela higatuz doan bulkada da. Ikasten eta ikusten dugu ezin dela beti egia esan eta ariketa “inteligenteak” eraikitzen ditugu egiari ihes egiteko; norbait mintzeko edo norbaitekin harremana hausteko beldur garelako, gure lanetik botako gaituzten beldur… 

Hainbatetan egia hori esan ezinak sortzen digu barruan mina, sua, haserrea, inpotentzia eta txikitu egiten gaitu pertsona moduan. Gabriel Arestik esan zuen: Egia bat esategatik alabak hil behar bazaizkit , andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait (…) inoiz, inola, inun ez naiz ixilduko. Gardentasunez jokatu ala egia ezkutatzearen artean hautatu behar dugunean, lagungarri dira Arestiren berbak. 

Horra aukera, zintzotasunagatik “hil” edo norbere buruari eta ingurukoei huts egiteagatik “hil”: sintzerizidioa edo gezurzidioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak