"Autobus egokituak"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain Umerez 2012ko mai. 2a, 02:00

Angel Garitanori eta Mikel Biaini eskaera.

Oñatiko gutxituen kolektiboko kidea naiz eta eskaera honekin natorkizue. 18 gutxituk osatzen dugu taldea eta aspaldidanik ari gara Pesa Garraioak enpresarekin borroklan autobus egokitua lortzeko, 18 horietatik 10 oso urrituak baitira; hori dela-eta jotzen dut zuengana. Hori gutxi balitz, Lanbusa zegoenean, Ulmari eta Fagorri garraio egokitua jartzen zitzaien, eta zergatik jarri behar zaie autobus egokitua ahalmen guztiak ondo dituztenei, ezinduak baztertuta utziz? Hori berriz pasa ez dadin zerbait egitea exijitzen diet erakunde publiko guztiei.

--------------------

Aitor Biain Umerez

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak