Ortu txiki, proiektu handi

Erabiltzailearen aurpegia Ane Gorosabel 2017ko mai. 21a, 00:00

Emakumea protagonista. Distantzian baina hain gertu ditugun herrialdeen saretzea helburu. Euskara bide, zentzu eta giltza. Lurra eta natura erreminta Arrasaten ari da gertatzen. Elkarlana lagun, Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik, proiektu ederra dugu esku artean. Astero, jaioterri desberdinetako arrasatearrak batzen gaituen ortu txiki bat jarri dugu martxan. Ortu txiki, proiektu handi. Bailarako baserritar gazteok gogoz ekin diogu proposamen honi, bide honetan ikasteko duguna xurgatzeko desioz.

Ustelkeria ardatz hartu gura duen sistema eredu inposatu baten aurrean jaiotzen diren estrategiak beharrezkoak ditugulako, bazterkeria normaltasunez hartzen duen gizarte klasista bati aurre egin gura dioten proposamenak sortzeko gaitasuna dugulako, eta interes indibidualetatik urrundu nahian proiektu kolektiboen alde apustua egiteko ordua iritsi zaigulako:

Batu gaitezen lurraren inguruan, defenda dezagun naturak eskaintzen dizkigun harreman osasuntsuak, arnasguneak aldarrikatu ditzagun. Bidea egiteko dugu, sinistu dezagun gurea dela eta ireki gaitezen konpartitzera, bilkurara, harreman berrietara… Herritik ortura, ortutik herrira. Zatoz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak