goiena.eus

Kanpoko igerilekua dela eta

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Uztail honetan sekulako arazoak sortu dira Agorrosingo igerilekuetako aforoa dela eta.

Gai horrek hautsak asko harrotu dituela eta, azalpen batzuk ematera nator. 

Agorrosingo proiektu osoa Euzko Alderdi Jeltzaleak egin zuen, 2002. urte inguruan egin ere. 

Bertan, ondo mugatuta utzi zituzten barruko igerilekuen lursaila eta kanpokoena. 

2006an inauguratu zituen Victoriano Gallastegik barruko azpiegiturak; eta kanpoko igerilekua egiteko lursaila ere zehaztuta utzi zuen. 

2008. urtean, berriz, hasi ginen gu geneukan lursailean kanpoko igerilekuak eraikitzen. Eta legeak, araudiak, eta abar beteta, daukaguna da egin zitekeen bakarra. 

Eta penaz bada ere, aitortuko dut egoera honek ez daukala konponbide errazik epe motz-ertainean. 2002. urte inguru hartan erabaki zen nolako igerilekuak izango genituen, eta hori da orain daukaguna. 

Bestelako alternatibak bilatu beharko ditu Udalak (Udal Gobernuak nahiz oposizioak) bergararron udako aisialdirako. 

Gu, beti bezala, elkarlanerako prest.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa