goiena.eus

BatZuk eta Artisauak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zutabe honetan zertaz idatzi pentsatzen jarri naizenean konturatu naiz argitaratuko den egunean iritsiko dela Korrika gurera.

Gasteizen parte hartzeko aukera izan nuen eta demasa izan zen. Astean zehar Hendaia eta Irun lotzen dituen zubian euskalgintza eta instituzioak elkarrekin ikusteak itxaropena ere piztu dit. 

Gaur gauean iritsiko da Bergarara eta ilundutakoan Korrikaren furgonetaren zain egotean sentitzen den zirrara biziko dugu berriz. Ostirala izanda, asko izango gara; inoiz ez gehiegi. Itxura ezin hobea dakar ostiralak, ttipi-ttapa.

Eta hurrengo egunean Bergaran Erramu Zapatua ospatzen ari garela, Bakearen Artisauek –aitortuko dut ikaragarri gustatzen zaidala izena eta baita izana ere– antolatuta ETAren armagabetzearen inguruko ekimen soziala egingo da Baionan. Gizarte zibilak lideratu du armagabetzea eta horrek ere pizten du itxaropena. Gobernuek egin nahi ez dutena herritarrek egingo dute. 

Honetan ere, gure etorkizunaren erantzukizuna gure gain hartzen, ttipi-ttapa.

Asteburu emankorra eta itxaropentsua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa