'Freethemall'

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko mar. 4a, 08:23

Zutabe hau martxoaren 2an idatzi dut. Lorentxa Guimon, Urko Labaka eta Arnaldo Otegi askatu dituzten biharamunean.

Egun intentsua martxoaren 1ekoa. Goizean goizetik urduritasuna eta poza sentitu genituen. Noiz askatuko zituzten bata nahiz bestea pasa dugu goiza. Arnaldoren askatasunak sekulako ikusmira zeukan, Lorentxak aspaldi gaixo dagoen preso bat etxeratuko zen poza eta Urkorenak poliki-poliki kartzelak hustuko ditugun esperantza. Eguerdi parterako Euskal Herrira udaberria iristen ari zela sentitu genuen. Lehenengo biak aske eta hirugarrena bidean. 

Arratsaldean ongietorria eman genien hirurei Elgoibarren ofizialki Arnaldoren ongi etorri ekitaldia izan bazen ere. Bertan, hitzaldi zoragarri baten testuinguruan FreeOtegi Freethemall kanpainak lortutako nazioarteko atxikimenduak freethemall egia bihurtu dadin lan egingo duela esan zigun Arnaldok. Horrela eta horrela bakarrik biziko baikara Euskal Herri normalizatu batean. Elgoibarko plaza borborrean zegoen. Jendetza, berotasuna eta ilusioa gainezka. Guztion artean freethemall lortutakoan etorriko da udaberri betea. Bergararrok FreeGaztelu daukagu erronka berezia eta horretan lanean hastea dugu premiazkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak