Elkartasuna eta segurtasuna

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko urt. 30a, 00:00

Aspaldian darabilt buruan gai bat: gero eta gehiago entzuten dugu jendartea  indibidualizatzen ari dela, bakoitzak berea baino ez duela ikusten, ez dagoela boluntario-lanik egiteko jenderik… Zalantzak ditut baieztapen horiekin.

Ez naiz guztiz ukatzera ausartzen, baina nik jende dezente ezagutzen dut boluntario ari dena han eta hemen. Uste dudana da boluntario lanak egiteko moduak aldatu direla, jendartea bera ere aldatu delako. 

Halako burutazioekin nenbilela etorri zitzaidan berria. Bergaran, gazte talde bat elkartu eta ihesean datozen eta Europa Ekialdeko kanpamenduetara iristen diren errefuxiatuei arropa helarazteko lanean hasi da. Gaiak kezkatu, elkartu, antolatu eta lanean jartzea erabaki duten bergararrak dira.

Beraz, ez nenbilen hain oker. 

Jendea prest dago boluntario-lanak egiteko eta besteenganako elkartasunez mugitzeko. Bejondeizuela Bergarako Hotz taldeko kideei. “Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna”, entzun dugu behin baino gehiagotan. Bada, Bergaran badago elkartasuna eta samurtasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak