Zorionak, UDA!

Erabiltzailearen aurpegia Agurtzane Elkoro 2016ko urr. 21a, 00:00

Zorionak UDAko kirol sail desberdinetako arduradunei, zuen lanerako ahalmen amaiezinagatik.

Zorionak babesleei, zuen laguntza ekonomikorik gabe ezinezkoa bailitzake hau guztia gauzatzea.

Zorionak UDAko hezitzaile, teknikari eta entrenatzaileei, proiektu honetan parte eta horren eredugarriak izatearren.

Zorionak Igorri, abangoardiako kluba izateko urte hauetan guztietan egin duen guztiagatik.

Zorionak herriko beste elkarteei, UDAko egitasmoekin bat egiteko jarrera bikainagatik. 

Zorionak Aitorri, 70 urteren ostean aitonak egindako ereserkia eguneratu eta gaur aurkezteko egin duen lanagatik. 

Zorionak Udalari, UDAren helburuak bereak egin eta arduraz jokatzearren.

Zorionak UDAko 1.000 bazkideei, UDAren bihotza eta arima izateagatik.

Zorionak UDAzale aretxabaletar eta kanpotarrei, UDAko azul celestea jantzi eta munduan barrena harrotasunez defendatzearren. 

Zorionak UDAko jokalariei, beraien gozamena guztion ilusio bihurtzearren.

Eta zorionak UDAko zuzendaritzako kideei, zuen lana, dedikazioa eta esfortzua kalifikatzeko behin eta berriz adjektiborik gabe uzteagatik.

Benetan, zorionak 70 urte hauetan UDAren alde lan egin, UDAn sinetsi eta UDA gozatu duzuen guztioi. Arrakastaz beteriko beste horrenbeste urte opa dizkizuegu guztioi. Zorionak denoi! 

Eta "munduari esan, galtzen badakigun arren, irabazle jaio ginela". Aupa, UDA!

----------

Adrian Merino eta Agurtzane Elkoro

UDAko presidenteak

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak