Harridura, kezka eta haserrea nahastu zaizkigu barruan Musakolako kiroldegiaren
40. urteurrena ospatzeko antolatu ziren urpeko jolasak gaztelera hutsez egin zirela
jakitean. Arrasatearrok ez gaude ohituta, zorionez, gure hizkuntzarekiko halako
utzikeriak ikusten, eta han zeuden hainbat herritar etorri zaizkigu elkartera
igerilekuan ikusitakoa kontatu eta euren haserrea azaltzera. Ez zaie arrazoirik falta. Kontratatutako enpresa Zaragozakoa izateak ez du gertatutakoa justifikatzen. Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan eta horrek ezinbesteko irizpide izan, bere jardunean. Bestela, bere hizkuntza politikak sinesgarritasuna osoa galduko du eta ez da legitimatuta egongo herritarroi alde horretatik ezer eskatzeko. Espero eta eskatzen dugu aurrerantzean ardura gehiagoz jokatzea.
AEDko Ekintza taldearen idatzia
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak