goiena.eus

ESKERRIK ASKO EHZ ZALEEI

Erabiltzailearen aurpegia
Giro ezin hobean egin genuen atzo EHZ festibalaren aldeko kontzertua Jai Zalen. Taberna lepo bete zen Leire Etxezarretaren eta Eider Garroren doinuak entzutera, euskaldunok parranda eta elkartasuna uztartzen artistak garela erakutsiz beste behin. Tabernan jasotako diruaren erdia EHZ festibalari laguntzeko bideratzea zen asmoa eta, horrenbestez, 250 € helaraziko dizkiegu “Elkartasun erauntsia” kanpainarako ireki duten kontu korrontera.

Arrasateko EHE eta AED elkartearen izenean, mila esker jaia girotu zuen bikote puskari eta bertara batu zineten guztioi. Gora zuek! gora EHZ!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa