San Joanetako zapiaren leloa aukeratzeko lehiaketa azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2017ko mai. 19a, 10:02
Maiatzaren 24an bukatuko da aurtengo San Joanetako zapiak eramango duen lelo edo esaldia aukeratzeko lehiaketara proposamenak aurkezteko epea. AED elkarteak, Debagoieneko AEK-k eta Arrasateko EHEk, Udalarekin batera, antolatzen dute lehiaketa eta bosgarren edizioa beteko du aurtengoarekin. Proposamenak AEDra bidali behar dira, jarraian zehaztutako oinarriak kontuan hartuz. Animatu eta parte hartu, 100 € eta jaietako zapiak zure esaldia eramateko ohorea irabaz ditzakezu!! OINARRIAK: • Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean. • Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. • Aukeratutako esaldia 2017ko Arrasateko San Joan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere. • Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. • Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. • Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. • Lanak AED elkartean (Pablo Uranga kalea 4-behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 24a baino lehen. Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. Emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia eta beste batean egilearen datuak. Mezu hori helbide honetara bidali beharko da: aed@aedelkartea.com.

. Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute. Epaia maiatzaren 26rako jakinaraziko da.

. Saria 100 € izango da.

 . Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak