Badator Laburbira Arrasatera

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2017ko mar. 21a, 11:11

Martxoaren 22an iritsiko da Laburbira Arrasatera, ikusleei asteburu pasa bat irabazteko aukera eta guzti!

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte bete ditu aurten, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea.

Arrasatera ere urterik urte iritsi da AEDren bitartez eta aurten ere ez du hutsik egingo, datorren asteazkenean, hilak 22, izango baita emanaldia, 19:00etan hasita, Kulturateko Areto Nagusian eta sarrera doan delarik.

Beste 31 herritara ere bai

Arrasaten ez ezik beste 31 herri edo hiritan ere eskainiko dute Laburbira, Euskal Herriko mugak gaindituz New York, London zein Parisera ere iritsiko delarik.

XIV. edizio honetan, zortzi lan aurkeztuko ditugu, denera:

o        Azken Saskia (Oier Fuentes)
o        Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
o        Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)
o        Elemakarrak (Ibon Iza)
o        Jalgi (Eki Pagoaga)
o        280º (UDA films)
o        EUSPOT lehiaketako spot onenak
o        Hileta (Kepa Sojo)

Horrez gainera, aurtengo Laburbira berrikuntza batekin dator: lehiaketa bat egingo da emanaldira hurbiltzen direnen artean. Ekimenaren web gunean www.kameratoia.eus irudi bat sartu da, "LABURBIRA 2017. Ikusleentzako lehiaketa" dioena eta, han klikatuta, bost minututan betetzeko moduko galdetegi sinple bat irteten da. Emanaldiari buruzko galderak dira, jendeak bere iritzia eman dezan.  Galdetegi hori erantzuten duten guztien artean zozketatuko dugu Euskal Herriko nekazal turismo batean 2 gaueko egonaldia, gosari eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak