Baietz1000! erronkari eusteko tailerra zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko aza. 16a, 11:29
Arrasateko Euskalgintzak deituta, datorren astean ekingo diogu “Dendariekin euskaraz, pozik gainera!” ekimenaren bigarren zatiari. Helburua azaroaren 21ean hasi eta abenduaren 3ra arte herriko komertzioetan euskaraz hitz egiten ahalegintzea izango da. Betetzeko helburu erraza izango da zuetako batzuentzat baina beste askorentzat, ez hainbeste. Izan ere, ohiturek, zalantzek, lotsak edota beldurra bezala emozioek eragin handia izaten dute geure hizkuntza portaeran. Beraz, zeure egunerotasunean euskaraz bizi nahi bai, baina urratsa egiteko zailtasunak dituzten horien artean bazaude, muga horrekin bukatzeko aukera izango duzu azaroaren 19an, Etxaluzen egingo den tailerrean. Goizeko 9:30ean hasita, Emuneko teknikariek euskaraz eroso bizitzeko tresnak eta aholkuak emango dizkigute, euskaraz bizitzeko ahalegin horretan sortzen zaizkigun zalantzak argitze aldera. Saioa doan izango da eta izena azkar ematea komeni da, parte hartzaile kopuru mugatua izango du eta. Izena emateko bidali mezu bat berandu barik aed@aedelkartea.eus helbidera.

Bide batez, gogoratu, oraindik abian dela "Baietz1000!" erronka. Arrasateko dendatan euskaraz jardun gura dugunon argazkiekin mosaiko handi bat osatu nahi dugu eta seguru gaude mila horien artean egon gurako zenukeela. Atera, bada, zeure argazkia eta bidali whatsappez 688690017 zenbakira edo baietzmila@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak