Nafarroa Oinezera autobusez!!

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko urr. 5a, 11:58
Urriaren 16an ospatuko da, “Hartu, tenka, tira!” lelopean, aurtengo Nafarroa Oinez. Viana eta Lodosako ikastolek hartu dute euren gain antolaketa eta Debagoieneko euskara elkarteok autobusa jarriko dugu bertara eroso eta merke joan ahal izateko. Autobusa Bergaratik irtengo da goizeko 8:30ean autobus geltokitik, Arrasaten 8:45ean Garibaiko geltokitik eta Aretxabaletan 9:00etan Azbetik. Itzulera ordua, berriz, arratsaldeko 7etan izango da.

Txartelak AED, Jardun eta Loramendi elkarteetan eskura ditzakezue, urriaren 13a baino lehen, 10 €ren truke elkarteetako bazkide zaretenok eta 12 €ren truke, gainontzeko euskaltzaleok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak