Salgai daude Dragoi Janerako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko eka. 17a, 18:09
Ekainaren 24an egingo da aurten AEDk eta Debagoieneko AEK Euskaltegiak antolatzen dugun Dragoi jana. Herriko plaza nagusian, txuleta bikaina giro euskaltzalean dastatzeko hitzordu galdu ezina. Txartelak salgai daude honezkero, ohiko lekuetan: AEDn, AEK euskaltegian eta Monte, Jai Zale eta Irati tabernetan. Prezioa 10 eurokoa da, bi gutxiago AEDko bazkideentzat zein AEK-ko ikasleentzat.

Ohiturari eutsiz, prezio horren truke menu osoa dastatu ahalko da: txuleta piper eta patatekin, gaztea eta irasagarri, kafea eta txupito bakarra. Gainontzeko edaria aparte ordaindu beharko da. Eta, ohiturari jarrituz ere, afalostean ez dira faltan izango jolasak eta zozketak. Ondoren, plaza jaso eta OIhan Vegaren disko festan dantzatzeko aukera izango dugu. Euria egingo balu azokako plazara aldatuko genuke afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak