Azken egunak San Joanetako esaldi lehiaketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko mai. 19a, 15:33
Maiatzaren 24an bukatu da Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak, Udalarekin elkarlanean, deitutako 4. San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Ekimen honen bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. Horrez gainera, aukeratutako esaldia herriko jai nagusiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere. Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka, eta nahi beste lan aurkez ditzakete partaideek.

Lanak AED elkartean aurkeztu behar dira, elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea helbidera) edo mail bitartez aed@aedelkartea.eus postara bidaliz.

Lanak AEDra ekarriz gero, kartazal itxi batean sartuko dira egilearen datuak eta proposaturiko esaldia. Emailez bidaliz gero, berriz, bi fitxategitan bereiztuko dira esaldia eta egilearen datuak.

Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK euskaltegia, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute eta maiatzaren 27an jakinaraziko da zein izan den esaldi aukeratua. SAria 100 euro izango da eta eman gabe gera daiteke epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak