Herri Urratsera joateko autobusa Debagoienetik

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko mai. 2a, 16:33

Datorren domekan, maiatzak 8, egingo da aurtengo Herri Urrats jaia, Senpereko lakuaren bueltan eta "Euskara jalgi hadi mundura" lelopean. Hori dela eta, Debagoieneko euskara elkarteok autobusa antolatu dugu Senperera eroso joan eta Iparraldeko ikastolei bultzada eman ahal izateko.

Hauexek izango dira autobusaren irteera orduak eta lekuak:

. Aretxabaletan, 8:45ean, Azbetik

. Arrasaten, 9:00etan, Garibaitik

. Bergaran, 9:15ean, autobus geltokitik

Itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperetik bertatik

Txartelak Loramendi, AED eta Jardun elkarteetan eskura ditzakezue, maiatzaren 5a baino lehen. Prezioa 12 euro da (10 euro elkarteotako bazkideentzat).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak