Zer duzu esateko euskaltzaletasunaren egoeraz eta erronkez?

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2016ko ots. 15a, 12:12
Debagune osatzen dugun euskara elkarteok gonbidapen berezia luzatzen dizuegu euskaltzaleoi, datorren zapatuan, hilak 20, Kulturaten egingo dugun saiora etor zaitezten. Saioari hasiera emateko, Jasone Mendizabalek eta Iñaki Martinez de Lunak, Euskaltzaleen Topaguneak sortutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentua aurkeztuko digute. Ondoren, gaia gurera ekarri eta bailaran mailan etorkizunari begira ditugun erronkak izango ditugu hizpide, "Eta Debagoienean… zertan eta zelan gabiltza?” galderari erantzunez.

"Berrikusi eta berrikasi" dokumentua euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begirada berriz ikusteko helburuarekin Orain arte egin dugunez eztabaida zintzoa suspertu nahi luke, eskarmentu horrekin hobeto heldu eta ekin diezaiogun egiteko dugunari. Gustu baduzu, goizeko 10etan elkartuko gara Kulturateko areto nagusian. Esan barik doa, atsegin handiz entzungo eta jasoko ditugu zure parte hartze eta iritziak. Hemen, bada, Topagunearen dokumentua saioaren aurretik begiratu gura nahiko bazenu ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak