San Juanak girotzeko esaldi lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2015ko mai. 11a, 15:17

Arrasateko AEK-k, EHEk eta AEDk San Juan jaietako esaldi laburren 3. lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean. Antolatzaileon helburua da, esaldi horren bitartez, arrasatearrak San Joanak (ere) euskaraz bizitzera animatzea. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatuko da. Jarraian dituzue parte hartzeko oinarriak.

  • Aukeratutako esaldia 2015eko Arrasateko San Joan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinatan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartael ofizialean ere.
  • Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
  • Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean zein bakarka.
  • Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak AED elkartean (Pablo Uranga 4, behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 26a baino lehen .
  • Lanean ez da egilearen izenik jarriko. Datu pertsonak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal haniago batean.
  • Esaldia emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia eta beste batean, egilearen datuak. Mezu hori helbide honetara bidali beharko da: aed@aedelkartea.com
  • Epaimahaia Udaleko, AEK-ko, EHEko eta AEDko kideek osatuko dute.
  • Epaia maiatzaren 29an jakinaraziko da.
  • Saria 100 € izango da.
  • Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak horrela erabakiz gero.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak