Berba-kafean, Euskalgintza indartzen

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2015ko mar. 27a, 12:15
Arrasateko Euskalgintzako kideok berba-kafea egin genuen atzo, arratsaldez, Jai Zale elkartean. Izan ere, hamabi erakundek osotzen dugu Arrasate Euskalgintza, ehunka lagun gara denera, baina gutxitan izaten dugu, lan-bilera formaletatik haratago, giro patxadatsuan elkartu eta jarduteko aukera.

Halaxe egon ginen, ordea, atzo. Elkar ezagutzen, harremanak estutzen, iritziak trukatzen, autokritika egiten, elkarlan gehiagori bidea zabaltzen, egungoak hobetzeko moduak aztertzen... gustura eta jarrera eraikitzailean. Lehenengo aldia izan zen, azkena, ziur ezetz. Bejondeigula!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak