Autobusez Kontseiluaren Donostiako manifestaziora

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2015ko ots. 20a, 15:18

Arrasateko Euskalgintzak autobusa antolatu du, Aretxabaletako Loramendi elkartearekin batera, datorren asteko zapatuan, otsailak 28, Kontseiluak deituta eta “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!” lelopean, Donostian egingo den manifestaziorako joateko. Autobusa 15:45ean irtengo da Aretxabaletako Azbetik eta 16:00etan, Arrasateko Garibaiko geltokitik. Itzuli, berriz, 20:00etan. Txartelak 5€ balio du ikasle eta langabetuentzat eta 10€, gainontzekoentzat. Astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango dituzue Aretxabaletako Loramendi elkartean eta Arrasateko AED elkartean zein Jai Zale tabernan.

Azken hilabeteetan hainbat erakundetan hartzen ari diren neurrien kontra epaitegietara jotzen ari dira bai Espainiako estatuko EAEko gobernu delegatua, bai Nafarroako Gobernua eta baita Frantziako estatua ere. Horregatik, euskalgintzatik, euskararen alde hartzen ari diren neurriak babestu eta halegiteekin desadostasuna agertzeko, manifestazioa deitu du Kontseiluak. Arrasateko Euskalgintzak bat egiten du deialdiarekin eta bertaratzeko eskaera luzatzen dizuegu herriko zein bailarako herritar guztiei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak