EUSKARAK ZENBAT EGUN? Arrasateko Euskalgintzak

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2014ko aza. 10a, 16:40
EUSKARAK ZENBAT EGUN? Arrasateko Euskalgintzak azaroaren 19an emango dio hasiera Euskararen Egunaren bueltan antolatutako egitarauari, “EUSKARAK 365 EGUN” lelopean. Hona hemen zertan gauzatuko den bera: • AZAROAK 19, asteazkena: “Euskararen erabilera Arrasaten” azterketaren aurkezpena. Hizlaria, Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kidea. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian. • AZAROAK 26, asteazkena: “Euskara: zelan goaz?” hitzaldia. Hizlaria, Andoni Egaña bertsolaria. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian. • ABENDUAK 3, asteazkena: Txokolate jana eta “Zu ta Gar” ekitaldi nagusia. Arratsaldeko 6etatik aurrera, Herriko plazan. Ondoren, txikiteo euskaltzalea. • ABENDUAK 4, osteguna: AED elkarteak ekoitzi eta Idoia Etxeberriak idatzitako “Erdaldun berrien kluba” antzezlana, Olatz Pagalday aktoreak eskainia. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian. Sarrera, doan. Horrez gainera, erronka bat luzatzen diegu Arrasateko euskaltzaleei. Baietz 365 selfie edo auto-erretratu igo twiterrera, azaroaren 24tik abenduaren 8a bitartean, "Euskarak 365 egun" ekimenaren irudiarekin. Horretarako, traola hau baliatuko dugu Twiterren: #365egunArrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak