Kartografia digitala

Erabiltzailearen aurpegia Ander Bolibar 2016ko uzt. 22a, 10:15

Errealitate areagotua fikzio konpartitua da dagoeneko. Gelditzeko iritsi da.

Geruza digitalak gero eta ohikoagoak izango dira, ez larritu, mundu abundante bat ireki zaigu begien aurrean, aprobetxa dezagun.

GPSa joko bilakatzeari geocaching deritzogu, eta Pokemon GO fenomeno ezagunena den arren, adibide pila bat ditugu sarean. Euskaratik, herritik, mugimendu sozialetatik gure mapa eta jolasak sortzea eta errealitate areagotuetako iruditegia ere pentsatzea ezinbestekoa izango da euskaldunok diglosia teknologikoan ez galtzeko.

Hasi gaitezen geruzak amesten: bailarako hamaika mendi esanguratsuenak igotzen dituenari herriko komertzioetan beherapenak, mozal ordenantzak isilarazitako pareten holograma ibilbide gidatuak, herrigintzaren egitarau digitala herriko plazaren gainean, bailarako jai guztietan izan denari sari soziala, tokiko produktu bakoitzaren jatorria eta etxerako ibilbidea mugikorrean, puntu beltzak identifikatzeko big data azterketak, erraustegi batek sortzen duen kutsadura ikusgarri bilakatu…

Greba orokor askok lortu ez dutena lortu du Pokemonek, jendea kalera ateratzea. Niantic dago atzean, Google ahalguztidunaren berotan sortutako enpresa. Gurekin jokatzen ari dira, ez alderantziz.

Besteen mapetan galtzen bagara, gure kartografia propioa oparituko dugu. Jokoa gero eta gauza serioagoa bilakatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak