"Zazpigarrena sukaldatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain Bidarte 2013ko ots. 4a, 01:00

Egungo gizarteak datuekin bere egoera konparatzeko joera du.

Eta datu kezkagarrienetako bat Estatuko eskola-porrota da. Espainiak oso datu altua dauka, Europako beste lurralde batzuekin konparatuz. Denok gara-dira kontziente honetaz, eta zein erremedio hartzen da? Beste hezkuntza erreforma bat ezartzea. Demokrazia ezarri zenetik, zazpigarrena izango da Gobernua sukaldatzen dabilena. Zein da helburua? Datu hauek hobetzea: eskola-uzte tasa %26,5 da, Europaren bikoitza; gazteen %24k ez dute lanik egiten, ezta ikasi ere; Europan goi mailako hezkuntza gora doa, Espainian izan ezik. Datu kezkagarriak dira, eta horrek lurraldeari ez dio hazten uzten. Baina normala da hainbeste hezkuntza erreforma? Zazpi? Horrelako planek kutsu ideologikoa daukate atzetik: 96 (Logse, PP), 02 (Loce, PPk proposatu) ez zen aurrera eraman, 05 (LOE, PSOE)… Eta orain, zazpigarrenaren txanda izango da. Zer egingo du erreforma honek? Hizkuntza, matematika eta zientziak bultzatu, aukera askeko ikasgaiak gutxitu eta etapa amaiera bakoitzak ebaluazio bateratu bat izango du titulazioa lortzeko. Datuak hobetuko dira? Ez dut uste. Hezkuntzan aldaketa sakonagoa behar da. Honoko rollek aldatu beharra daukate: 

-Familia: familiaren parte hartzea hezkuntzan garrantzitsua dela esango nuke. Ez autoritatea sortzen, baizik eta etxea bizikidetasun eta ikasketa puntu bihurtzen.

-Eskola: matxakatzea ez litzateke helburua izan beharko (azterketak, notak…). Eskola ikasketa puntu eta esperimentala izatea litzateke gakoa.

Finlandiako modeloa egokia da: modernoa, librea, malgua eta pertsonalizatua da, non haurrak zoriontsu, irizpide propioarekin eta beraien talentu propioetan konfiantzadunak hezten baititu.

Erreforma berriak zerbait aldatuko du? Ziurrenik ez dugu aldaketarik nabarituko, eta hurrengo gobernuak beste bat ezarriko du, eta hurrengoak beste bat…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak