goiena.eus

Tabu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ezein esparrutako hizketaldi baten hilerokoa hizpide dugunetan, maiz egoten da bere aulkian keinu deserosoz mugitzen denik, mintzo duguna nazkagarria dela dioenik, isiltzeko eskatzen digunik.

Izan ere, emakumea emakume denetik, tabu bat izan da –eta da, tamalez, oraindik–. Ezkutukoa, iluna, zikina. Haatik, tabu hitzaren etimologiari dagokionez, "debekua" adierazten duen hitza izanagatik, hainbat tribu polinesiarrek hilerokoa izendatzeko erabili ohi zuten.

Emalegea, ordea, biztanleriaren erdia baino gehiagoren errealitatea da, izan da, edota izanen da etorkizunean. Naturaltasunez jardun behar dugu gai honetaz, esperientzia eta aburuak partekatzeko. Hori egin ezean, nekez lortuko dugu zalantzei erantzuna ematea, gure gorputzak (gu geu, bederen) hobeto ezagutzea, gure errealitatea askatasunez bizitzea…

Menstruazioak ezinegona sortzen dien horiei: gure baginen hileroko odol jarioak baino indarkeria matxistak zauritu eta eraildako emakumeek isuritakoak asaldatuko bazintuzte…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa