Aitziber Azkondo: "Familiaren kemena"

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Azkondo Zaitegi 2011ko api. 4a, 02:00

GOIENA paperak ibarretik kanpo bidaiatzen duela aprobetxatu nahi dut.

Hitz hauek Galiziarantz begira jarri eta, ahal izanez gero, sentimentaltasunean jauzi gabe, Magaliren familiaren kemena, borondatea eta ausardia azpimarratu. Halako egoera baten aurrean ziur gehienok indar gabezia gainditu eta ez dagoenetik atera ere egingo genukeela. Hala ere, adibide adierazgarria da, egin daitekeenaren adibidea. 

Hunkigarria baita, komunikabideekin aritzeko eskarmentu handirik gabe, alaba edo iloba jasaten ari den gaixotasunaren inguruan hitz egin beharra, ibar eta Euskal Herri mailako hedabideetan. Zirrara apur bat eragin zidaten behin, telebista kate batean familiaren azalpen eta iritziek.

Horren guztiaren zama bizkarrean daramaten bitartean, antzematen ari diren argi izpi txikien artean zipriztin bat, askoren boluntario lanari esker, herriak eragindakoa izan dela ikusteak indarra eta gogoa eraberritu behar dituelakoan nago. "Harrapatu den olatuari tinko eusteko" indarra, Magaliren aitak zioen bezala. Pasa den larunbatean ikusitakoa horren adibide garbia. 400 ikusle eta hainbat artista taula gainean, ikusgarria.

Ba horixe bidali nahi dugu meigen lurraldera, indarrez, kemenez, ilusioz lepo beteta dagoen zaku handi-handia. Animo eta aurrera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak